XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

d)10 karraturen aldeak eta gainazala neurtzen dira, ondoko taula hau lortuz: Aldeak / Gainazala.

Seinala itzazu bidimentsionalak direnak eta idatz bikoteka.

- Baltzuan jarri, dudak ebatziz eta kontzeptuak argituz (IR-IK).

- Ondoko iharduerak burutu (IK): Ondoko informazioa edo antzekoa irakurri eta burutu planteiatzen diren ariketak.

2. Dependentzia funtzionala. Dependentzia aleatorioa. Independentzia aleatorioa.

Saiakuntza bat egitean gerta liteke, x eta y aldagaiak formula matematiko baten bitartez erlazionatuak izatea; kasu honetan berauen artean dependentzia funtzional bat dago.

Esate baterako, zirkunferentzia baten erradioa eta luzera formula matematiko bat dela medio erlazionatuak dira.

Batzutan aldagaien arteko erlazioa ezin da matematikoki adierazi, baina, berauen artean gutxi gehiagoko lotura duen erlazioa bada, izatez; dependentzia honi aleatorioa deritzo.

Esate baterako, zenbait gizabanakoren altuera eta pisua.

Bi aldagaiak inolako erlaziorik ez baldin badute, berauen artean independentzia aleatorioa dagoela esan ohi da.

Esate baterako, famili-buruaren altuera eta urteko soldata.

Bi exenplu jarri aurrez erakutsi diren kontzeptu bakoitzeko.

Dependentzia aleatorioa eta funtzionala, eta independentzia funtzionala definitu laburki.

- Baltzuan jarri, kontzeptuak nabarmenduz eta exenpluak jarriz (IR-IK).

- Ondoren planteiatzen diren iharduerak burutu (IK): Ondoko informazioa edo antzekoa irakurri eta burutu planteiatzen diren ariketak.